Novia Salcedo Fundazioa

BYEF: sareak eta aliatuak enplegagarritasunari buruzko ezagutza sortzeko

Azaroaren 21ean egingo den Bilbao Youth Employment Forum-aren laugarren edizioak gazteen ahotsa sartuko du elementu nagusi gisa

EGITARAUA

Gazteen enplegua hainbat angelutik aztertuta izango da datorren azaroaren 21ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan egingo den BYEFen beste edizio baten ardatza. Angelu horiek Garapen Jasangarriaren Helburuak (GLH-ODS), hainbat herrialdetan aurrera eramaten ari diren esperientziak edo gazteekin konpromisoa duten enpresek betetzen duten lekua dira, besteak beste. Novia Salcedo Fundazioak antolatzen du, eta “Enplegagarritasunari buruzko ezagutza partekatuaren sorrera: sareak eta aliatuak” goiburua darama. Jardueraz betetako jardunaldian gazteak eurak izango dira ardatza, beraiei dagokien arazo baten inguruan dituzten iritziak eta ekarpenak ezagutzeko.

Inaugurazio ekitaldia Txelo Ruiz EHUko Ikasle eta Enplegagarritasun Erretoreordearen eta Luis Cañada Novia Salcedo Fundazioko presidentearen eskutik etorriko da. Bi esku-hartze horien ondoren mahai inguru bat egingo da, eta bertan, Nazio Batuetako, Espainiako Gobernuko, Global Compact-eko eta Europar Batasuneko ordezkariek gazteen enpleguari buruzko politikak, planak eta etorkizuna aztertuko dituzte, GLH-ODSen inguruan.

Ondoren, Jacqueline O’Reilly Brighton Business School-eko CROME zentroko zuzendariak Europan gazteen enplegurako dauden trantsizio estrategikoei buruz hitz egingo du. O’Reillyren ondoren, Novia Salcedo Fundazioa eta Orkestra Institutua elkarren artean egiten ari diren “Gazteentzako Enplegagarritasun Eredua EAEn” azterlanaren aurrerapen bat aurkeztuko da. Daniel Gómez eta Susana Franco arituko dira bi erakunde horien izenean.

BYEFen laugarren edizioak bi esperientzia mahai ere jasoko ditu. Mahai horietan, alde batetik, hurrengo urteei begira ikasteko aukera emango diguten nazio eta nazioarte mailako jardunbide onak aurkeztuko dira, eta bestetik, gazteen enplegagarritasuna hobetzeko proiektuak aurrera eramaten ari diren enpresen kasu praktikoak. Antolín Taldeko, Euskadiko Familia Enpresa Elkarteko, Telefónica Fundazioko edo Princesa de Girona Fundazioko ordezkariek hartuko dute parte.

Aurtengo berrikuntza nagusia, lan merkatuan sartzeari dagokionez gehien arduratzen dituzten elementuei buruz euren gogoetak azalduko dituztenak gazteak izango diren lan dinamika egingo da. Gazteek beraiek, enplegurako aukera gehiago eskainiko duen etorkizuna eraikitzeko proposamenak prestatuko dituzte.

Hiru mahaietako moderatzaileek, Jaqueline O’Reilly CROMEko zuzendaria (herrialdeak), Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria (gazteak) eta Horacio Llovet “Tu Primera Pega”-ko Bazkide Sortzailea (enpresak), mahai bakoitzean lortutako ondorio nagusiak aurkeztuko dituzte. BYEFen amaiera ekitaldiaren protagonistak Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika Sailburua eta Juan Maria Aburto Bilboko Alkatea izango dira.