LanAldi. Comparte una jornada con un alumno

LanAldi batxillergoko 1. mailako ikasleei zuzendutako “in situ” orientazio programa da, euren etorkizunerako erabakiak hartzea erraztea helburu duelarik. Programaren muina, gazteen interesekin bat datorren esperientzia profesional bat izatea da, haiek aukeratutako lanpostuan egun bat igaroko dutelarik.

Batxilergoko 1. Mailako ikasleei orientazio profesional berritzailea ematea dugu helburu, goi mailako ikasketak aukeratu aurretik, zenbait tailerren eta lanean ari den profesional batekin izango duten esperientzia praktikoaren bitartez.

XXI. mendeko profesionalak izateko prestatu; hezkuntza eta gaitasun profesionalen garrantzia gogoratuz eta alternatiba profesional ezberdinak ikusiz.

Lanaldian profesionalaren ohiko egun bat bizitzeaz gain, sektoreari buruzko ikuspegi orokorra hartu, etorkizuneko aukerak ikusi, eta,  hezkuntzaren eta lana burutzearen arteko lotura ezarriko da. Halaber, amestutako helburuak lortzeko esfortzuaren eta lanaren kulturak duen balioa azpimarratzea ere bilatzen da.

Helburuak

Gazteoi hezkuntzaren eta trebakuntzaren garrantziari buruzko ikuspegi berria eskaintzea, etorkizun profesionalerako alternatibak erakutsiz.

Sormena, berrikuntza, arriskuak hartzea, jarrera proaktiboa, planifikatzeko eta kudeatzeko trebezia… bezalako gaitasunak garatzea.

Hezkuntza mundua eta mundu profesionalaren arteko tartea laburtzea.

Para participar, accede al microsite:

Comments are closed