NSF-ren jarduera guztia gizarte berrikuntzan oinarrituta egon da beti. Oinarrizko ekuazioan oinarrituta: Pentsamendu eta adierazpen askatasuna, Ezagutza, Sorkuntza eta Portaera kooperatiboa PERTSONENGAN + Lidergo etikoa eta partekatua ERAKUNDEETAN + sistema ekonomikoa GIZARTE BALIOEN zerbitzura = GIZARTE BERRIKUNTZA.
Ondorioz, GIZARTE BERRIKUNTZA, gizarte harremanak, pixkanaka, pertsonen eta erakundeen arteko balio aldaketa era berrietarako sorkuntza eraldaketa gisa ulertzen dugu.
Balioa esaten dugunean honako hau esan nahi dugu:
- Pertsonen, beraien duintasunaren eta bizitza kalitatearen balioa handitzea.
- Pertsonen partaidetza aktiboa erakundeetan eta beraien arduratan.
- Lidergo etikoa eta partekatua erakundeetan.
- Teknologiaren eta ezagutzaren erabilera etikoa.
- Jasangarritasuna giza, ekonomia eta ekologia baliabideetan.
Hori, ibilbide luze baten emaitza ere bada. Ibilbide horretan, gertakari garrantzitsu gisa, Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren (EGE-RSE) kontzeptuaren katalizatzaile gisa egindako lana azpimarra dezakegu, toki mailan zein Europa mailan.