NSF
Egoitza Bilbon duen fundazio pribatua, independentea, irabazi asmorik gabea eta 30 urteko esperientzia duena.

Xedea: Novia Salcedo Fundazioak etengabe aldatuz doan ingurunean lan munduratzeko eta gizarteratzeko bidean laguntza ematen die gazteei.
Horretarako, bere aurrerapen eta lankidetza bokazioari eutsiz, gizarte balioa asmatzen, sortzen eta eskaintzen du eta pertsonen, enpresen, erakundeen eta instituzio publikoen artean balioa elkartrukatzeko modu berrietara bideratutako pentsamendu ildoak eta transformazio prozesuak garatzen ditu.
Ikuspegia: Novia Salcedo Fundazioan, gure interes taldeek erreferentziazko eragiletzat har gaitzatela nahi dugu, honako arrazoi hauengatik:
- Gazteak mundu akademikotik lan mundura igarotzeko prozesuak garatzen ditugulako.
- Pentsamenduen norabidea zehazten dugulako eta gizarte erronkei aurre egiteko modu berriak eskaintzen ditugulako, hori ahalbidetzen duten eragileak bilduz.
- Politika publikoetan eta eragile esanguratsuengan eragina dugulako, eta giza eta gizarte garapen ereduetara bideratutako iritziak sorrarazten ditugulako.