Menú navegación

Oinarriak

1.- Instituzioek, kultura-zentroek eta ikerketa-zentroek, unibertsitateek, enpresek eta bestelako erakundeek, bai eta Sariketako Batzorde Antolatzaileak gonbidaturiko pertsonek ere, hautagaien proposamen arrazoitua aurkezteko aukera izango dute.
Aurkeztutako hautagai guztiak preskriptore batek egingo ditu hautagai, eta ezingo dute beren burua hautagai gisa aurkeztu, ez eta ordezkatzen dituzten erakundeak ere. 

2.- Sariketak hiru kategoria izango ditu:

• Pertsonak. Posiblea da "Ad Honorem" kategoria egotea ere, epaimahaiak beharrezkotzat jotzen badu
• Enpresak: bi azpikategoria: enpresak haundiak eta pymeak
• Administrazio publikoak / instituzioak / GKEak

Eta honako arlo hauetan emango dira sariak:
• Ideiak eta ikerketak
• Proiektuak eta ekimenak
• Jardunbide egokiak
• Sentsibilizazioa eta gizarte zabalkundea

3.-Hautagaitzak formalizatzeko, Novia Salcedo fundazioaren web gunean dagoen hautagaitzaren eskabide-inprimakia bete beharko da; edo, bestela, proposamen-inprimaki ofiziala bidali beharko da Fundaziora, behar bezala beteta eta hautagaiaren aparteko merezimenduak zehaztasunez azalduta.
Inprimakiak posta ziurtatu bidez edo posta elektroniko bidez (paloma@noviasalcedo.es helbidera) bidal daitezke; edo, bestela, Fundazioaren helbide sozialean aurkez daitezke (Campo volantin,24 1. - 48007 Bilbo - Espainia).
2012eko martxoaren 2a baino lehenagoko zigilu marka duten posta arruntez bidalitako hautagaitzak onartuko dira.
Inprimakietan erantsi ahalko dira, gainera, hautagaiari buruzko datu aipagarriak eta informazio osagarria emango dituzten dokumentu guztiak, bai eta hautagaiaren euskarri izango diren bestelako dokumentuak ere.
Behin aurrehautaketa egin duenean, Sariketako Batzorde Antolatzailea harremanetan jarriko da hautagaiekin, hurrengo faserako hitzordua ezartze aldera. Hurrengo fase horretan, aurkeztutako proposamenen gaineko ebaluazio sakonagoa egingo da.

4.- Behin hautagaitzak jaso eta onarpen-epea itxi denean (alegia, 2012eko martxoaren 2a 14:00etan) hautagaien gaineko aurrehautaketa egingo du Batzorde Antolatzaileak, eta espediente aipagarrienak Epaimahaiari helaraziko dizkio. Ondoren, sariaren gaineko erabakia jakinaraziko du.

Aurrean azaldutako betekizunak betetzen ez dituzten hautagaiak ez dira onartuko. Nolanahi ere, aurkeztutako dokumentuak ez dira itzuliko, eta ez da haien gaineko korrespondentziarik mantenduko. Sarituek oniritzia emango diote web guneko sarien argitalpenari.

Komunikazio aldizkariak
Komunikazio aldizkariak