Euskadiko Vicrila eta Factor CO2 enpresak, IQ Consult erakunde alemana eta José Manuel Pérez "Pericles" eta José Ángel Sánchez Asiain enpresarioak dira "Gazteen Integrazio Profesionalaren alorreko Bikaintasunari emandako Nazioarteko Novia Salcedo Sariaren" IV. Edizioan saritutakoak.
Banaketa ekitaldiko une bat
Saritutakoen eskerrona Banaketa Ekitaldian
José Ángel Sánchez Asiain
José Manuel Pérez "Pericles"
VICRILA
FACTOR CO2
IQ Consult
2010eko apirilaren 23an Bilbon bildutako nazioarteko epaimahaiak, Federico Mayor Zaragoza jauna, UNESCOko zuzendari nagusi ohia buru zela, honako sari hauek banatu zituen hiru kategorietako bakoitzean.
Sari banaketako ekitaldia Asturiasko printzeak eta printzesak zuzenduta, Campos antzokian izan zen.

“Pertsonak” kategoria: Ricardo Díaz Hochleitner
"Ad Honorem" saria Epaimahaiak bai hezkuntzaren arloan bai nazioarteko elkartasunarenean egindako ibilbide bikain eta ereduzkoagatik eman dio sari berezi hau.

“Pertsonak” kategoria: Souleymane Sarr
Epaimahaiak Maliko beharrei eta garapen ekonomiko iraunkorrei oso loturik dagoen gazteak laneratzeko eredua martxan jartzeagatik eman dio saria Souleymaneri. Bere lanak gizarte klaseen arteko bereizkeria paradigma apurtu du eta proiektuaren ardura gazteen esku utzi du.
“Enpresa handiak” kategoria: Fagor Group
taldeak proiektuan parte hartzen duten pertsonen garapen integrala lortzeko bokazio garbia du. Talde barruko mugikortasun proiektuak gazteen garapen integrala bultzatzen du, haien profesionaltasuna eta hazkuntza pertsonala faboratzen baititu. Horri esker, gazte profesionalek apartekoa den eta, era berean, enpresa barruan nabarmendu egiten dituen bizipena izateko aukera dute.

“Enpresa txikiak” kategoria: TEKNIMAP
Energía y Medio Ambiente S.L. Eibarren (Gipuzkoa) sortu zen, Debabarrenako industria eta zerbitzu gunean.
Ekimenak ingurumen arloko berrikuntza, zerbitzu espezializatua eta trebakuntza ematea du helburu. Erreferentziazko enpresa den heinean, ingurumen arloko beharrei modu eraginkorrean erantzun nahi die; horretarako, kasu jakin bakoitzerako irtenbide teknikoak proposatzen ditu eta garapen iraunkorra eta ingurumenarekiko erantzukizuna faboratzen ditu.
“Instituzioak” kategoria: Fundación Chandra
fundazioaren helburua hainbat gizarte eragilek gizarte garapen eta ekintzako proiektuetan parte har dezaten eta elkarri eragin diezaioten ahalbidetzea da.
Hacesfalta.org gizarte sektorean borondatezko lana eta enplegua sustatzeko gunea da. GKEei eta hauetan lan egin nahi duten pertsonei topagunea eskaintzen die Interneten.
Hauek izan ziren kategoria bakoitzeko sarituak:
Egidio Guerra da Freitas
Lezama Taldea
Tomillo Fundazioa
Ekitaldia Arriaga antzokian izan zen, Patxi López lehendakariaren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo dosierra kontsulta dezakezu:
2009ko NoviaSalcedo Saria
PDFa deskargatu
[13.69 MB]
Hauek izan ziren kategoria bakoitzeko sarituak:
José Mª Perez "Peridis"
Egamaster
Erasmus programa
Ekitaldia Arriaga antzokian izan zen, lehenengo aldiz Asturiasko printze eta printzesaren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo dosierra kontsulta dezakezu:
2008ko NoviaSalcedo Saria
PDFa deskargatu
[9.35 MB]