Novia Salcedo globaltasunari irekitako erakundea da, berritzailea, bikaintasun printzipioetan oinarrituta aritzen dena lehian eta lankidetzan; betiere, gardentasuna, kiroltasuna, hobetzeko gogoa eta, batez ere, umorea erabiliz.
Oinarrian erakundea osatzen duten pertsonak ditu, bai profesionalak bai beren borondatez laguntzen dutenak, eta, horretarako, arreta berezia eskaintzen dio Fundazioa bereizten duen barne hazkuntzaren estilo zehatzari:
Novia Salcedon, egunero lan egiten dugu gure jokabideak ezaugarri horiengatik eta gure "Jokabide Kode Etikoan" bildutako beste batzuengatik bereiz daitezen.

NSFko lan taldearen pertzepzioa (Great Place to Work 2009) 