Orain dela hogeita hamar urte (aurreko mendeko laurogeiko hamarkadaren hasieran) hasi zen Fundazioaren historia, Bilbon. Krisi orokorra zela eta, herrialdearen egoera makala zen eta gazteek etorkizun itxaropentsua izateko aukera guztiak itxita zituzten.
Unibertsitate ikasketak amaitzen zituzten, baina, garaiko enplegu aukera urria zela eta, lanik gabeko tituludun bihurtzen ziren.

NSFren sortzaile eta ohorezko presidente Txomin Bereciartuak, krisi oro aldatzeko eta hobetzeko aukera izan daitekeela pentsatuta, egoera gazteentzako lan aukera gisa ikusten jakin zuen. Nolabait esateko, bere ibilbide osoarekin eta gazteekin izandako konpromisoarekin lotutako leitmotiv berri gisa ikusi zuen aukera hura, bai parrokia ezberdinetan egindako apaiz lanetan bai, eskautismoaren bidez, hezkuntza aktiboko taldeetan izandako esperientzietan oinarrituta.
Izena: Aukeratutako izenak Fundazioaren estiloa eta espiritua islatzen ditu. Pedro Novia Salcedo y Castañosek (1790-1865) etengabeko krisi garaian bizi behar izan zuen (gerra zibilak, gainbehera ekonomikoa eta soziala, ezegonkortasun instituzionala), eta, aurrena Bilboko alkate gisa eta, ondoren, Madrilgo senatari gisa, erabakitasunez eta buru-belarri jardunez aurrera egin behar izan zuen, herrialdeari laguntzeko. Gainera, kulturaren, hezkuntzaren, ekoizpen jardueraren eta komunikazioen iraultzaren arloetan hobekuntza sustatu zuen. Hori guztia zela eta, lehenengo "Bizkaiko Jaurerriko Meritu Oneko Seme" izendatu zuten.