13.559 gaztek jo dute NSFrengana lehenengo lanpostua bilatzeko.
5.807 gazte integratu ditugu enpresetan.
5.295 gazte trebatu ditugu sortzen ari diren esparru berrietan.
355 gazte jarri ditugu nazioarteko enpresa eta erakundeetan praktikak egiten.
46 erakunderi lagundu diegu kudeaketa sistema hobetzen.
850 enpresak eta erakundek laguntzen dute gure xedea garatzen, beken funtsa sortuta.
Enpresen % 60 bihurtu ditugu leial.
20.588.940 € izan dira enpresek gazteei prestakuntza praktikoa emateko bideratutako beken funtsean (urtean batez beste 3.000.000 €).
Leonardo da Vinci Espainiako Agentziak kalitate handieneko mugikortasun programak dituzten 12 erakundeen artean kokatu du (2009).
2008az geroztik, gazteak lan munduratzeko egindako lana aintzatesten duen bikaintasunaren sari bakarra sustatzen du: "Bikaintasunaren Novia Salcedo Nazioarteko Saria"
Espainiako 50 “Best Place to Work” erakundeen artean (2008, 2009 eta 2010)
Kudeaketa Bikaintasunaren Saria, Eusko Jaurlaritza (2000).
EFQM Fundazioaren Europako Saria (2003, 2005 eta 2007).
2005az geroztik Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko “gizarte berrikuntzako eragile zientifiko eta teknologikotzat” hartzen da.
Europako Batzordeak Vaderegio Proiektua enpresaren gizarte erantzukizun kontzeptua eskualde mailan hedatzen eta garatzen gehien lagundu duen proiektua dela onartu du (2004).
1997az geroztik INEMek enplegu agentzia gisa onartzen du.
Euskal Herriko erakundeekin lankidetza hitzarmen iraunkorrak sinatu dira.