NSF Human Schoolek erantzuna eman nahi die mundu akademikoak ematen ez dituen ahalmenak, gaitasunak eta balioak dituzten pertsonak eskatzen dituen lan merkatuaren aldaketa konplexuei. Ekimen honen helburu nagusia gazteek ingurune akademikoetan jasotako prestakuntzari balioa ematea da, enpresetan burututako prestakuntza praktikoaren bidez. Modu horretan, pertsona bakoitzak bere ibilbide profesionala egin dezake, bere giza gaitasunekin bat datorrena. NSF Human Schoolek bi interes talde handiren eskakizunei erantzuten die: gazte titulatu berriak eta enpresak.
Gazteen prestakuntza aktiboa
NSF Human School ikasketa eremu ez formalak dituen eskola aktiboa da. Batez ere, beren lehen lana lortzeko zailtasunak dituzten gazte titulatu berriei dago zuzenduta.
Enpresen eskola aktiboa
Erakundeen kudeaketan espezializatutako eskola honek prestakuntza eta laguntza eskaintzen die profesionalei. Horrez gain, gazteak "izaera trebatzailea" duten enpresetan sartzeko prozesuei babesa ematen die.
