NSF-ren iritziz, enpresak, pertsonaren eta gizartearen garapen eremuak dira. Hori dela eta, horiekin elkarlanean arituko gara, gazteak lan munduan integratzeko xedez, eta, gizartearen erronkei konponbideak emango dizkieten berrikuntza ildo berriak proposatu dizkiegu enpresei.
• Enpresa entrenatzaileak Gazteei zuzendutako prestakuntza praktikoko eta harrerako programak, zeharkako trebeziak garatzeko eta gorako bidean doazen ezagutza esparru berrietan espezializazioari ekiteko.
• Nazioarteko mugikortasuna Gazteen prestakuntza praktikoa atzerrian. Enpresei beraien internazionalizazio prozesuetan laguntzen diegu, prestaturiko gazteen bitartez.
• Enpresen topaketa giza eta gizarte garapenerako Pertsona, talde eta erakunde berritzaileen eta lehiakorren garapenarekin erlazionatutako ezagutzak eta esperientziak konpartitzen ditugu.
• Kudeaketan lagun egitea Beharrak identifikatzen ditugu eta lagun egiten diegu, pertsonarengan eta gizarte balioetan zentratutako paradigma aldaketarekin lotutako kudeaketa eredu berrien ezarpenean izan ditzaketen arazoei erantzun ahal izateko.
•Bilbo Ekintzailetza Harrobia Gazteen artean ekintzailetzarako trebeziak garatzeko gunea, enpresen laguntzaren bitartez.
Enpresen Elkartasun Eguna: Enpresak gizartearen beharretara hurbiltzea, boluntariotza ekintzen bitartez.
•LANaldi. Lanetan blai!!! Batxilergoko ikasle bat profesional batekin, bere lan jardunaldian, lan mundura hurbiltzeko xedez.
•Pertsonen garapenean oinarrituta dagoen enpresetako berrikuntza indizearen garapenerako ikerketa.
