Menú navegación

Enpresen topaketa giza eta gizarte garapenerako

2010. urtearen amaieran, Giza eta Gizarte Garapenerako NSF-ren eta enpresen arteko topaketak hasi genituenetik, 140 zarete jada topaketa horietan parte hartu duzuen erakundeak. Berriro ere gazteekin eta gizartearekin duzuen konpromisoa eskertu nahi dizuegu, eta etorkizunean antolatuko diren topaketetan ere parte hartzen jarrai dezazuen animatu nahi zaituztegu.

Tailer berriak ari gara diseinatzen, pertsona, talde eta erakunde berritzaileen eta lehiakorren garapenarekin erlazionatutako ezagutzetan eta esperientzietan sakontzeko eta horiek konpartitzeko. Espazio horiek martxan jartzen ditugunean, beraiei buruzko informazioa emango dizuegu, izan ere, gai horren inguruan bideratu dizkiguzuen jakin-minetan eta arduretan oinarrituz ari baikara osatzen.

Horrez gain, Enpresen Lan Dinamikei buruzko Azterlanetik lortzen ari garen lehen emaitzak oso esanguratsuak ari dira izaten, eta oso lagungarriak izango dira tailer berriak, enpresetan bizitzen ari zareten benetako beharretara bideratu ahal izateko. Hori dela eta, oraindik azterlan honetan parte hartu ez duzuen erakundeek, parte hartzeko garaiz zaudete, hilabete honen amaierara arte ez baitugu itxiko aurtengo edizioan parte hartzeko epea.

Parte hartu nahi baldin baduzu, sakatu hemen....