Menú navegación

Enpresa boluntariotza

Enpresa Boluntariotza (EB-VE), langileen gizarte, ingurumen edo kirol alorretako partaidetza da. NFS-ren iritziz, Enpresa Boluntariotzak (EB-VE), gutxienez hiru interes talde ditu beti: enpresak, langileak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak.
Enpresen, erakundeen eta gizartearen aurreko sentsibilizazio tresna gisa, parte hartze aktiboa dugu sare sozialen bitartez (Twitter eta Blog Voluntariado empresarial).
Beraien langileen artean kontzeptu hori sustatu nahi duten edo babesle gisa parte hartu nahi duten enpresei eta erakundeei zuzendutako hiru egitasmo ditugu martxan:

LANaldi. Lanetan blai!!!, batxilergoko ikasle bat laneko jardunaldi batean profesional batekin egongo den egitasmoa da. Gazteak, ondoren egingo dituen goi mailako/unibertsitateko ikasketekin erlazionaturiko alorrean lagundu ahal izango dio langileari. Halaber, langileak burutzen dituen jarduera guztietan hartuko du parte, elkarrizketetan, bileretan, eguneroko eginbeharrekoetan, etab.
Joan den 2011ko azaroan burutu zen lehen aldiz Euskadin- Memoria. Bizkaiko 5 ikastetxetako 80 gazte 45 enpresatan egon ziren. Hurrengo edizioa 2012ko azaroan izango da. Interesatuta baldin bazaude, jar zaitez gurekin harremanetan.

Enpresen Elkartasun Egunean, enpresetako 10 boluntarioz osaturiko talde batek kirol, gizarte edo ingurumen alorreko egitasmo batean hartzen du parte, GKE batekin batera, larunbat batean.
Joan den 2011ko urriaren 15ean 5 hiritan burutu zen aldi berean: Bilbon, Madrilen, Zaragozan, Sevillan eta Valentzian. Bilbon ospatutako aurreko bi edizioak kirolera eta ingurumenaren babesera bideratu ziren - Memoria . Burutzapenerako, NSF, Cooperación Internacional GKE-arekin eta Antena 3 Fundazioarekin aritu izan da elkarlanean. Horrez gain, Gaikerren, Adecco Fundazioaren, Iberdrolaren eta Repsol Fundazioaren babesa izan du eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.
Bilbon burutuko den Enpresen Elkartasun Egunaren hirugarren edizioa 2012ko urrian izango da. Boluntario talde batekin edo babesle gisa parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

"Bilbo, Gizarte Ekintzailetza Harrobia", ekintzailetzarako eta negozio aukera berritzaileen garapenerako beharrezkoak diren trebezia profesionalen eta pertsonalen garapenerako gunea sortzen duen egitasmoa da. Egitasmo horretan enpresak, erakundeak, pertsonak eta ideiak elkarrekin aritzen dira.

Horretarako, negozio ideia berritzaile baten garapen prozesuan gazte ekintzaileei borondatez lagunduko dizkioten profesionalak bilatzen ditugu. Pertsona boluntarioaren eginbeharrekoa, gazteari denbora eskaintzea, bere ezagutza partekatzea eta laguntza ematea izango litzateke, alde profesionaletik eta pertsonaletik garatzeko lagunduko dioten ikuspegi, ideia eta pentsamolde berriak aurki ditzan. Interesatuta bazaude, jar zaitez gurekin harremanetan.

• Enpresa tailerrak, giza eta gizarte alorreko garapenerako
Enpresa eta gizartea
• Nola ikasi elkarlanean aritzen

Bilbo,Gizarte Ekintzailetza Harrobia
Bilbo,Gizarte Ekintzailetza Harrobia