NSF-n, beraien nazioarteko dimentsioa indartzeko interesa duten enpresa guztiei zuzendutako programak ari gara garatzen 2004tik. Gazteen nazioarteko soslaiaren garapenaren bitartez burutzen dugu, hainbat herrialdetako jomugetan egiten diren espezializazio praktikoko egonaldiak eginez.
Euskadiko eta Europako 80 enpresaren elkarlanari esker, EAE-ko 300 gazte titulatu berri baino gehiagok nazioarteko gaitasun profesionalak garatu ahal izan dituzte.

Gure programak hainbat instituziorekin lankidetzan garatzen:
Gure programak, hainbat erakunderekin elkarlanean garatzen dira:
• Leonardo Da Vinci Agentzia Espainiarra
• Bizkaiko Foru Aldundia
• Ihobe-Ingurumen Kudeaketarako Euskal Sozietate Publikoa
• SPRI-Euskadiko Garapen Agentzia
• EITB
Enpresek bi eratara har dezakete parte:
• Atzerrian dituzten ordezkaritzak espezializazioaren jomuga gisa proposatuz.
• Beraiekin merkataritza harremanak dituzten eta jomuga izan daitezkeen enpresak proposatuz horretarako