Menú navegación

Lan orientabidea

Coaching Pertsonaleko Tailerra: Ezagutu hobeto zeure burua Zure ibilbide profesionalean aurrera egiten lagundu nahi dizugu, bereziki lehenengo lanpostua bilatzen.

Horretarako, hainbat helburu dituzten zenbait ikastaro diseinatu ditugu.
Horiek guztiak doakoak dira, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK osorik finantzatzen baititu. Partaide kopuru mugatua.

Eman izena gure webguneko ikastaroak   atalaren bidez.


Banakako orientabidea
Lana bilatzen ari diren eta laguntza pertsonala nahi duten gazteei zuzendua. Hiru saio dira; "zure hautagaitza saltzen" lagunduko dizute, curriculuma hobetuta eta aurkezpen gutun mota ezberdinak prestatuta (nork bere burua eskaintzeko, prentsa eskaintzei erantzuteko, giza baliabideak hobetzeko, etab.).
Informazioa gehiago dagokion ikastaroan


Coaching Tailerra: Zure etorkizun profesionala gurekin eraiki nahi al duzu?
Etorkizun profesionala orientatu beharra duten gazteei zuzendutako tailerra. Tailer honetan, lana bilatzeko hausnarketa tresna eraginkorrak emango dizkizugu.
Informazioa gehiago dagokion ikastaroan

Orientabide Tailerra: Lana bilatzeko tresnak hobetu nahi al dituzu?
Curriculum mota asko dago, baina zein da egokia?
Eskaintza guztietarako egin behar al da aurkezpen gutuna? Zer gutun mota dago?
Zer galdera egin ohi dira lan elkarrizketetan?
Galdera horien erantzun guztiak ez badakizkizu, eman izena gure orientabide tailerrean eta egin aurre arrakastaz lan munduari.  
Informazioa gehiago dagokion ikastaroan


Komunikazio Tailerra
Lan elkarrizketa prestatu nahi al duzu?
Gure tailerrean, merkatuan aurki ditzakezun lan elkarrizketen helburua eta motak hobeto ezagutuko dituzu. Elkarrizketa eredua prestatu eta entseatu egingo dugu, hau da, benetako elkarrizketa baterako trebatuko zaitugu.

Elkarrizketa asko egin dituzu, baina baztertu egin zaituzte? Ez duzu bat bera ere egin eta beldurra ematen dizute? Zure arrazoibidea hobetu beharra duzula uste al duzu?
Eman izena eta egin aurre arrakastaz zure hurrengo elkarrizketari. Lanpostua zurea da!
Informazioa gehiago dagokion ikastaroan


Coaching Pertsonaleko Tailerra: Ezagutu hobeto zeure burua 
Ba al dakizu zer nahi duzun? Ezagutzen al dituzu zure indarguneak eta ahulguneak?
Zergatik ez dituzu zure helburuak lortu? Zer falta zaizu?
Motibatuta al zaude?
Batzuetan, geure burua hobeto ezagutzeak konfiantza eta segurtasun handiagoa izaten eta lana bilatzeko prozesuari arrakastaz aurre egiten laguntzen digu.
Animatu eta eman izena Coaching Pertsonaleko gure tailerrean.
Tailer honetan, zeure burua hobeto ezagutzen eta zure gaitasunak indartzen ikasiko duzu.
Informazioa gehiago dagokion ikastaroan