Gazteak lan munduratzeko egindako lana aintzatesten duen NoviaSalcedo Saria
NSF 2010eko Prestik azokan (Gazteentzako Enplegu Azoka)
“Escenario 2050, hacia una Revolución Humana” mintegia
Kalitatearen Europako Astea
“La empresa innovando en la sociedad” ekitaldian, erakunde berritzaileentzat sustagarriak diren bi esperientzia antolatzen ditu: Enpresa soziala eta Erakundearen borondatezko lana.
Topaketa: "Pon cara al desempleo"
Urriaren 27an, osteguna, eta Novia Salcedo Fundazioaren deialdiari erantzunez, Bilboko Moyua plazan hainbat jende elkartu zen, Euskal Herrian gazteen langabezia tasa “kezkagarriaz” ohartarazteko, “egoera horretan daudenen berri emateko eta egungo gazteek “ni-ni belaunaldia” osatzen dutelako ustea (ez ikasten ez lanik egiten ez dutelako ustea) desagerrarazteko”. Bildu ziren gazteek egindako ikasketen curriculuma ekarri zuten eta lanik egin ezin dutela salatu zuten, “gizarteak aukerarik ematen ez dielako”.
Novia Salcedo Fundazioak Euskadin gazteen azken langabezia tasa Estatuko gainerako probintzietakoaren hirukoitza izan dela ikusita antolatu du ekitaldia, Estatuan halako ezaugarriak dituen lehena. 13:00ak aldera, gazteak Bilboko erdiguneko plazara hurbildu ziren berariaz ekitaldirako diseinatutako elastikoa jasotzera eta baterako argazkia ateratzera. Argazkirako nork bere curriculuma altxatu zuen, lan munduratzeko sobera prestatuta daudela erakusteko.
Enpresen Elkartasun Eguna
Urriaren 23an, larunbata, NSFk Euskal Herriko I. Enpresen Elkartasun Eguna antolatu zuen. Proiektuaren helburua enpresak gizarte erakundeekin harremanetan jartzea da, enpresen borondatezko lana bultzatzeko asmoz.
NSF arduratu da ekitaldia antolatzeaz, Bilbao Kirolak institutuaren babespean. Ekitaldia hiriko hainbat tokitan aldi berean gauzatuko diren baterako kirol jarduerak osatu dute. Jardueron artean honako hauek daude:
Baztertutako gazteekin batera piraguan ibaian behera jaistea
Baztertutako gazteekin batera Pagasarrira igotzea
Elbarriekin mahai tenisean jolastea
Bidezko merkataritzako produktuak saltzea