• Blog Construyendo Capital Humano

Jóvenes y participación política: Un artículo de Aitana Aguirre





Como bien conocen los seguidores de este Blog, desde NSF llevamos 4 cursos trabajando el proyecto Lanaldi. Un programa orientado a alumnado de Bachillerato para que puedan pasar una jornada laboral con un profesional del área de estudios de su interés. Hoy ha venido a nuestra oficina Aitana Agirre, cuyo interés en los estudios de Ciencias Políticas le ha llevado a pasar el día con nuestra compañera Laura Simón.
Laura Simón de NSF y Aitana Agirre de Lizeo Axular
Entre las tareas de Aitana para hoy se encuentra la del artículo que a continuación publicamos sobre jóvenes y participación política: que lo disfrutéis!
«Gaur egungo gazteriak
politikareriko duen erlazioa arrunt txarra da. Gazte gehienek ez du interesik
gai honekiko, ez du hauteskunde eta politikan bertan parte hartzen, eta nire
ustez larriena dena, alderdi politikoek ez dituztela hiritarren eta gazteen ideia
eta nahiak irudikatzen uste dute. Politikak ez du fama ona gazteen artean,
baina zergatik?

Politikarien irudia oso
desegokia da, bai gazteen artean, bai helduagoen artean. Aurten CIS-ek eginiko
inkestaren arabera espainiako politikari guztiek daramate gutxiegi bat
balorazioan. Nota altuena Uxue Barkosek du, 4’12 batekin (GeroaBai), eta
baxuena berriz José Ignacio Wertek, 1’47 bat (PP). Irudi hau, egon diren
ustelkeria eta lapurreta kasuek eragin dute gazte gehienen aburuz, eta dagoen
gardentasun ezak iritzi hori gehiago irmotzen du. Honen adibide da gazteen
%75ak interes gutxi edo bat ere ez duela adieraztea inkestariei .
Alderdien erakargarritasuna
oso baxua da gazteen artean, eta honen erakusgarri da espainiako gaztediaren
%7’5a bakarrik dagoela alderdiren batean afiliatua, INJUVE ikerketa erakundearen
azkeneko ikerketak dioenez. Euskadin afiliazioen egoera hobea da, hemen
afiliatzen baita gazte kopuru gehien (%4,5), eta Catalunyan gutxien (%0’98).
Fenomeno honen arrazoietako bat alderdien urruntasuna herriarekiko da, eta
egiten dituzten agintzak ez betetzea. Gazteriak ez du politikarietan sinisten
eta ez du uste aldaketarik egiteko gauza izango direnik hauek. Belaunaldi
txandakatze bat egon behar da, jende gazteak konfidantza berreskuratzea nahi
bada behintzat, edo agintarien jarrera eta ibilbide aldaketa sakon bat gauzatu
bestela. Gaur egungo politika freskura beharrean dago.
Informazio falta da nagusi
gaurko egunean gazte-jendearen artean, askok ez baitakite zeintzuk diren
alderdiek defendatzen dituzten ideiak eta filosofia, ez eta lortu nahi dituzten
helburuak, eta honek sarritan abstentzio maila altuak dakarzki berarekin.
Alderdiek beraiei buruzko informazio gehiago eman beharko lukete eta gazteei
beren gaztedietan sartzeko aukeraren berri eman. Honela, nonbaiten sartzeko
apeta dutenek errazago izango lukete, eta gazte gehiagok hartuko lukete parte
politikan. Aitzitik, hori egin ezean ezingo da oraingo egoera aldatu. Gaur
egungo abstentzio mailak kezkagarriak izateraino iritsi dira; espainian esate
baterako, hogeita hamar urtetik beherako %52ak ez du bozka ematen. 2008an aldiz,
bestelakoa zen errealitate hau, %36koa baitzen gazteen abstentzioa. Hauteskunde
europearretan, EAEn, %55’5ak ez zuen botorik eman, Eusko Jaurlaritzak eskainitako
datuen arabera.
 Gaur egun bizi dugun
errealitatea aldatu nahi da, hori argi dute gaur egungo gazteek, hau da, gizarte
aurreratuago bat nahi dutela eta klase politikoa aldatzeko grina dutela. Baina,
nola gauzatu horrelako nahi bat politikan parte hartu gabe? Nola txandatu egungo
politikariak, horiek ordezkatzeko berriak sartzen ez badira? Politika egiteko
modu berriak nahi badira, ez da nahikoa kexatzea eta ezer ez egitea. Arrangurak
bai, baina ekintzak behar-beharrezkoak dira. Gazteek politikan duten interes
maila baxu hori aldatzea denon esku dago, bai politikarien, bai gazteriaren
esku. Lehenengoek, beraien irudia hobetu behar dute, euren hitza betez eta
zintzo jokatuz esate baterako, eta herriaren ahotsa entzunez. Bigarrenek, aldiz,
nahi duten aldaketa hori gauzatzeko bidea urratu behar dute, eta horretarako
ezinbestekoa da politikan interes gehiago azaltzea, hori baita aldatu nahi
dutena. Ideia berritzaileak behar dira, gaztediaren nahiak asetuko dituztenak,
nahi duten mundu hori osatzeko balio dutenak.
Laburbilduz, gaur egungo
gaztediaren eta klase politikoaren arteko hurbilketa nahitaezkoa dela deritzot,
bizi dugun egoera aldatu nahi bada behintzat. Gazteak politikan sartzen ez
badira ez da ezer aldatuko, eta gertatzen ari diren eta hainbeste gorroto diren
ekintzak jazotzen jarraituko da. Ondorioa argia da, gazteek dute gizartea
aldatzeko ahalmena, eta politika ezinbestekoa da horretarako».

Comentarios cerrados.