1.- Instituzioek, kultura-zentroek eta ikerketa-zentroek, unibertsitateek, enpresek eta bestelako erakundeek, bai eta Sariketako Batzorde Antolatzaileak gonbidaturiko pertsonek ere, hautagaien proposamen arrazoitua aurkezteko aukera izango dute.
Aurkeztutako hautagai guztiak preskriptore batek egingo ditu hautagai, eta ezingo dute beren burua hautagai gisa aurkeztu, ez eta ordezkatzen dituzten erakundeak ere.
2.- Sariketak hiru kategoria izango ditu:
- Pertsonak
- Enpresak, eta
- Administrazio publikoak / instituzioak / GKEak
Eta honako arlo hauetan emango dira sariak:
- Ideiak eta ikerketak
- Proiektuak eta ekimenak
- Jardunbide egokiak
- Sentsibilizazioa eta gizarte zabalkundea
3-. Hautagaitzak formalizatzeko, Novia Salcedo fundazioaren web gunean dagoen eskabide-inprimakia bete beharko da; edo, bestela, proposamen-inprimaki ofiziala bidali beharko da Fundaziora, behar bezala beteta eta hautagaiaren aparteko merezimenduak zehaztasunez azalduta.
Inprimakiak posta ziurtatu bidez edo posta elektroniko bidez bidal daitezke; edo, bestela, Fundazioaren helbide sozialean aurkez daitezke. Harremanetarako datuak:
Andrea López
Fundación Novia Salcedo
Iparraguirre, 9 - 1º
48009 Bilbao (Bizkaia) - España
E-mail: andrea@noviasalcedo.es
Tfno. +34 94 425 59 59 Luzapena 213
Inprimakietan erantsi ahalko dira, gainera, hautagaiari buruzko datu aipagarriak eta informazio osagarria emango dituzten dokumentu guztiak, bai eta hautagaiaren euskarri izango diren bestelako dokumentuak ere.
Behin aurrehautaketa egin duenean, Sariketako Batzorde Antolatzailea harremanetan jarriko da hautagaiekin, hurrengo faserako hitzordua ezartze aldera. Hurrengo fase horretan, aurkeztutako proposamenen gaineko ebaluazio sakonagoa egingo da.
4. Behin hautagaitzak jaso eta onarpen-epea itxi denean (alegia, 2010ko martxoaren 2ko 14:00etan) hautagaien gaineko aurrehautaketa egingo du Batzorde Antolatzaileak, eta espediente aipagarrienak Epaimahaiari helaraziko dizkio. Ondoren, sariaren gaineko erabakia jakinaraziko du.
Aurrean azaldutako betekizunak betetzen ez dituzten hautagaiak ez dira onartuko. Nolanahi ere, aurkeztutako dokumentuak ez dira itzuliko, eta ez da haien gaineko korrespondentziarik mantenduko. Sarituek oniritzia emango diote web guneko sarien argitalpenari.
5. Nazioarteko epaimahai independenteak egingo du hautagaien azterketa. Epaimahai hori ospe handia eta gazteenganako sentikortasun esanguratsua duten pertsonek osatuko dute, eta Sariketako Batzorde Antolatzaileak izendatuko ditu epaimahaikideak. Erabaki-eguna baino lehen jakinaraziko da zein izango diren kide horiek.
6. Epaimahaia Sariketako Batzorde Antolatzaileak izendatuko du, eta lehendakaria eta idazkaria (hitza eta botoa dituena) izango ditu. Lehenengo bileran, idazkariak (Novia Salcedo Fundazioak izendatuko duena, hitzarekin baina botorik gabe) epaimahaia eratutzat joko du, eta, jarraian, kide guztien artean lehendakaria aukeratuko da.
Lehendakariak izango du eztabaidak antolatzeko eta zuzentzeko ardura, bai eta, kasuan kasu, egingo diren bozketak antolatu eta zuzentzeko erantzukizuna ere. Halaber, idazkariaren ardura izango da araudi hau interpretatzea eta bileretako aktak egitea.
Saria epaimahaikideen botoen gehiengoa lortzen duen hautagaiari emango zaio. Berdinketarik gertatuz gero, kalitatezko botoa erabiliko du lehendakariak.
7. Saria ezingo da eman hil ostean, eta ezingo zaie eman Fundazioko kideei ere.
8. Saria diploma eta eskultura baten kopia izango dira, eta eman gabe utzi ahalko da. Saria jasotzeko, saria irabazi duen entitatearen legezko ordezkariak edo saritutako pertsonak sariak emateko ekitaldi handian bertan izan beharko dute.
9. Sarituek, hala eskatzen baldin bazaie, sari-ematea dela eta antolatuko diren ekitaldietan parte hartu beharko dute.
10. Hautagaiak aurkezteko oinarri hauek guztiak onartu beharko dira, bai eta Sariketako Epaimahaiak hartzen dituen erabakiak ere
| Babesten dute: | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||