Pertsonak Gazteak eta, bereziki, gazteen garapen osoa, pertsonala eta lanbide-arlokoa beren bizitzako ardatz izan dituzten pertsonen bizi-ibilbidea aintzatetsiko da, alegia, proiektuak bultzatzen, gizartea sentikortzen, ekintzak ezartzen eta abarretan jardun duten eta funtsezko aktibo izan diren pertsonen ibilbidea (ez soilik gazte protagonistentzat; are gehiago, eta posible baldin bada, gizarte osoarentzat). Haien lana jendaurrean aintzatesteaz gain, denontzat motibazio eta eredu bihur daitezen nahi dugu. |
![]() |
|||
|
Enpresak Gazteekiko harremanetan gizarteari dagokionez arduratsuak eta bikainak diren enpresak sarituko dira. Halaber, ekintzak abian jarri dituzten enpresak, proiektuak aurrera eraman dituztenak, enpresa-kulturak aldatzeko lanean ari direnak... azken finean, etorkizunarekiko engaiamendu sendoa duten enpresak sarituko dira. Azken finean, hazten jarrai dezaten laguntza, sustapena, bulkada eta adorea behar duten eta denok ikasteko balia ditzakegun enpresa-jardunbide egoki guztiak. |
Instituzioak / Administrazio publikoak / GKEak Administrazio publikoek eta hirugarren sektoreko erakundeek (elkarteek, fundazioek, eta abarrek) gazteak lan-munduratzearen alde gauzatzen duten lana aintzatetsi eta bultzatuko da. Beren lanaren xedetzat gazteak lan-munduratzea duten edo izan duten instituzio publikoen eta hirugarren sektoreko erakundeen lan-ildoak, ibilbideak, proiektuak, ekimenak, jardunbide egokiak, gauzatzeak, ikerketak eta abar golardatuko ditugu. |
![]() |
|||
| Babesten dute: | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||