Gaztelaniaz | Euskera | English

                Jarraibideak

Instituzioak / Administrazio publikoak / GKEak kategoria: Inprimakia betetzeko jarraibideak

 

Gazteak Lanbideratze Arloko Bikaintasunari Novia Salcedo Sarira aurkeztu nahi dituzun proposamenak aztertzeko, zure proposamena arrazoitu behar duzu, ondoko irizpide hauek oinarri hartuta:


SINESGARRITASUNA
GIZARTE BERRIKUNTZA
EMAITZAK
ERAKUNDE-KULTURA

 

  1. Pertsonek, enpresek, erakundeek, instituzioek eta administrazio publikoek izan ahalko dute preskriptore.

  2. Ezingo dira preskriptore bakoitzeko hiru proposamen baino gehiago aurkeztu.

  3. Behar bezala betetako inprimaki hau 2010ko martxoaren 2ko 14:00ak baino lehen bidali beharko da ondoko helbide honetara:

    Andrea López
    Novia Salcedo Fundazioa
    Iparragirre kalea, 9, 1.
    48009 Bilbo (Bizkaia) – Espainia
    Helbide elektronikoa: andrea@noviasalcedo.es
    Tel.: +34 94 425 59 59 Luzapena: 213

  4. Inprimakietan erantsi ahalko dira, gainera, hautagaiari buruzko datu aipagarriak eta informazio osagarria emango dituzten dokumentu guztiak, bai eta hautagaiaren euskarri izango diren bestelako dokumentuak ere.

  5. Aurkeztutako dokumentuak ez dira itzuliko, eta ez da haien gaineko korrespondentziarik mantenduko.

    Behin aurrehautaketa egin duenean, Novia Salcedo Fundazioa harremanetan jarriko da hautagaiekin, hurrengo faserako hitzordua ezartze aldera. Hurrengo fase horretan aurkeztutako proposamenaren gaineko ebaluazio sakonagoa egingo da.

  6. Beharrezko baldin bada, Epaimahaiko kideren bat zurekin harremanetan jarriko da, informazio gehiago eskuratze aldera.

  7. Inprimakia betetzerako orduan zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan goian aipatutako telefono zenbakiaren edo helbide elektronikoaren bitartez.

  8. Bidali aurretik Oinarriak eta Baldintzak irakurtzea iradokitzen dugu.

Eskerrik asko parte hartzeagatik.

Babesten dute:

GV
ayto bilbao

correo

ser Upv/ehu vicninay
tubacex jez Ministerio asuntos exteriores y cooperación

idom
ikusi

2010© Fundación Novia Salcedo