Pertsonak kategoria:Inprimakia betetzeko jarraibideak
Gazteak Lanbideratze arloko bikaintasunari Novia Salcedo Sarira aurkeztu nahi dituzun proposamenak aztertzeko, zure proposamena arrazoitu behar duzu, ondoko irizpide hauek oinarri hartuta:
SINESGARRITASUNA
GIZARTEAN DUEN ERAGINA
GIZARTE BERRIKUNTZA
BALIO PERTSONALAK
Pertsonek, enpresek, erakundeek, instituzioek eta administrazio publikoek izan ahalko dute preskriptore.
Ezingo dira preskriptore bakoitzeko hiru proposamen baino gehiago aurkeztu.
Behar bezala betetako inprimaki hau 2010ko martxoaren 2ko 14:00ak baino lehen bidali beharko da
ondoko helbide honetara:
Andrea López
Novia Salcedo Fundazioa
Iparragirre kalea, 9, 1.
48009 Bilbo (Bizkaia) – Espainia
Helbide elektronikoa: andrea@noviasalcedo.es
Tel.: +34 94 425 59 59 Luzapena: 213
Inprimakietan erantsi ahalko dira, gainera, hautagaiari buruzko datu aipagarriak eta informazio osagarria emango dituzten dokumentu guztiak, bai eta hautagaiaren euskarri izango diren bestelako dokumentuak ere.
Aurkeztutako dokumentuak ez dira itzuliko, eta ez da haien gaineko korrespondentziarik mantenduko.
Behin aurrehautaketa egin denean, Novia Salcedo Fundazioa harremanetan jarriko da hautagaiekin, beren ibilbide historikoan sakontze aldera.
Beharrezko baldin bada, Epaimahaiko kideren bat zurekin harremanetan jarriko da, informazio gehiago eskuratze aldera.
Inprimakia betetzerako orduan zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan goian aipatutako telefono zenbakiaren edo helbide elektronikoaren bitartez.
Bidali aurretik Oinarriak eta Baldintzak irakurtzea iradokitzen dugu.
Eskerrik asko parte hartzeagatik.
| Babesten dute: | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||