Novia Salcedo Sariaren III. Edizioa martxan jartzen da. Epea irekita 2010eko martxoaren 16ra arte!!!
Badakigu gazteak oso zaurgarriak direla beraien etorkizunaren aurrean, eta Sari hau gure lanaren zerbitzurako tresna da. Gure zerbitzua gazteen belaunaldiei bidea erraztea da, aliatuak identifikatuz eta sinergiak sortuz.
“Egungo krisialdia, dena mugitzen duen korronte sakonaren kanpoko irudikapena da” (*)
Hirugarren edizio honek aurrekoek baino askoz ere esanahi handiagoa du, hori posible baldin bada, gazteek, beraiek sortu ez duten krisialdiaren ondorioak jasaten ari diren une honetan. Oinarri hauekin bat datozen koalitateak dituen hautagairen bat ezagutzen baduzu, bete ezazu izen ematea.
Peridis edo Egidio Guerra bezalako pertsonek; Egamaster eta Grupo Lezama bezalako enpresek edo Erasmus Programa edo Tomillo Fundazioa bezalako ekimenek aintzatespen publikoa merezi dutela uste duten guztiak animatu nahi ditugu, beraien jarrera jakinarazi eta hautagaiak aurkez diezazkiguten.
NoviaSalcedo Fundazioa erakundearen helburua gazteei laguntza ematea da, gizarte eta lan munduan sartzeko prozesuan, eta etengabe aldatzen ari den munduari aurre egiteko beharrezkoak diren eskumenak eta balioak eskaintzea.
(*) “Mundua asmatzea krisiaren ondoren”. Position Paper Novia Salcedo Fundazioa. 2009ko abendua.
| Babesten dute: | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||