Gaztelaniaz | Euskera | English

                Sarituak

2009ko martxoaren 3an Bilbon, Federico Mayor Zaragoza jauna, UNESCO-ren zuzendari nagusi ohia, buru zela, bildutako nazioarteko epaimahaiak, aurkeztutako kandidaturak aztertu ondoren, eta deialdiaren oinarriak kontuan izanik, “aho batez” eman zituen hiru sariak hiru sail bakoitzean

 


Rueda de prensa del falo del jurado

 

PERTSONA SAILA:

 


José María Pérez “Peridis”

Kantabrian jaio zen José Mª Pérez, Peridis Aguilar de Campo-ra joan zen oso gaztetan, eta bertan izan zuen lehen harremana erromanikoarekin. Bertara hiru urte zituela joan zen, eta bere bi pasio nagusiak ezagutu zituen: marrazkia eta arte erromanikoa. 1959an Madrilera joan zen arkitektura ikastera.

Bere 67 urtetan curriculum bikaina egin du. Arkitekto gisa, Peridisek erakutsi du, egin zuen lehen eraikinetik, bere proiektuak iraunkorrak direla. Bere maisu ukitua eman die eraikin askori, eta gazte sortzaile asko bultzatu eta lagundu ditu. Tailer-eskolen sortzailea izan zen. Bera izan zen galdutako lanbideak berreskuratu behar zirela ulertu zuen lehenbizikoetakoa

Epaimahaiak saria Peridisi ematea erabaki du, gazteen integrazio profesionalari eman dion laguntza bikaina, berritzailea eta mota askotakoa eskertzeko. Izan ere, laguntza horrek mugak gainditu ditu. Karikaturagile eta arkitektoa galduta edo erdi galduta zeuden lanbideak (hargintza, marmolgintza, beirategintza…) berreskuratzeko eskola-tailerren pizkundearen arduradun nagusia izan da.

Ekimen horri esker, Ondare Historikoa, Arte Erromanikoa batez ere, berreskuratzeari laguntzeaz gain, 50.000 lanpostu sortu dira gazteen artean. Lan horren arrakastaren adibide gisa, esan behar dugu ideia hori Espainiako mugak gainditu eta Hego Amerikako zenbait herritara eraman dela.



ENPRESA SAILA:


EGA Master erabilera profesionalerako eta industrialerako kalitate maila altuko eskuzko tresnen fabrikatzaile berriztatzailea da.
Enpresa Jundizko Industria Poligonoan dago, Gasteizen.

Bere egunean hodirako tresnetan espezialista gisa sortu zen, baina produktuen aniztasunera daraman prozesuari ekin dio, arrakasta handiz, eta gaur egun eremu zabaleko produktuak egiten ditu, mekanikarako, elektrizitaterako, elektronikarako, arozgintzarako edo eraikuntzarako.
EGAMASTER-ek bere produktuen %80 baino gehiago atzerrira esportatzen ditu, 5 kontinenteetako 140 herrialde baino gehiagotara.

   
  Ega Master  

Ega Master-ek sari hau merezi izan du gazteen integrazioan burutu dituen esfortzuen originaltasunarengatik eta kalitatearengatik. Azpimarratzekoa da genero ikuspegiarekin duen konpromisoa, eta erreferentzia da sartzen dituen soslaiak pertsonalizatzeko duen gaitasuna.

Erabilera industrialerako eskuzko tresnak egiten dituen Gasteizko enpresa honetan azpimarragarria da gazteen, batez ere emakumezkoen, integrazioarekin konpromisoa duen Giza Baliabide politika.

 

“Erakundeak/Elkarteak/GKE” SAILA:


Programa ERASMUS

Erasmus goi mailako hezkuntza alorreko Europa mailako lehenbiziko programa handia da. Erasmus programak ikasleen eta irakasleen mugikortasuna bultzatzen du, Europar Batasuneko unibertsitateetako kideen arteko kultura eta hizkuntza trukaketak bultzatzeko.

Programa horren xedea Europa mailako integrazioa bada ere, ERASMUS askoz gehiago lortzen ari da, izan ere “zuzendaritza taldeetako bost kidetatik lau esaten dute atzerrian gora egiten duela, sarritan, lanpostu ona aurkitzeko aukera”, inkesta batean islatzen denez.

“Erdiak baino gehiagok esaten dute, baita ere, atzerrian egindako ikasketek lagundu egiten dutela ikasleek beraien ikasketa mailara egokitutako lanpostua lortzeko dituzten aukerak”. Beste alde batetik, Erasmus ikasleak izan direnen %54k esaten du atzerrian egin duten denbora lagungarri izan zaiela lehenbiziko lanpostua aurkitzeko orduan.

Gaur egun 31 herrialdek hartzen dute parte ekimen honetan. Gogoratu behar da 1998-1999 ikasturtean ekimen honetara sartu zirela urte hartan Europar Batasunean sartzeko hautagai izendatu ziren hamabi herrialdeak (Bulgaria, Zipre, Txekia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia eta Errumania).

Erasmus Programak saria merezi du, bikaintasuna sustatzeko egin duen lan bikainarengatik eta gazteak Europako eta nazioarte mailako lan munduan sartzeko egin duen esfortzuarengatik, lanaren zein pertsonaren ikuspegitik

.

 







Babesten dute:

GV
ayto bilbao

correo

ser Upv/ehu vicninay
tubacex jez Ministerio asuntos exteriores y cooperación

idom
ikusi

2010© Fundación Novia Salcedo