-Azala-     -Izen ematea-     -Ohiko galderak-

Ohiko galderak
Bots Week - Videogames Week

 

 

Begiraleak

Videogames Week camp-ean Isuri Sormenezko Zerbitzuak taldea izango dugu gurekin. Kultur elkarte horren jarduketa eremua sormena, teknologia berriak, hezkuntza eta partaidetza soziala dira. Isurik ikus-entzunezko kulturan zentratutako proiektuak eta partaidetza tailerrak garatzen ditu, teknologia berriak sormenez erabiliz, pertsonen trebezia teknologikoa hobetzeko eta horrela beraien autonomia eta enpoderamendua bultzatzeko.
Oskia Álvarez eta Aiora Kintana Isuri Sormenezko Zerbitzuak taldeko koordinatzaileak dira. Biak ere artistak eta hezitzaileak dira, eta gazteekin egindako jardueretan esperientzia zabala duten taldea osatzen dute. Horrela, aurreikuspenen arabera, maitzaren 21ean Bilboko Alondegian burutuko dugun SCRATCH EGUNA ere koordinatuko dute. Informazio gehiago helbide honetan: http://scratcheguna.eu.

Bots Week camp-ari dagokionez, First Lego Leagueko taldeak Innobasquerako prestatu dituen taldea izango dugu gurekin. Talde horiek azkeneko bi urteetan hartu dute parte txapelketetan. Beraiek izan dira Camp-eko proben mailak diseinatu dituztenak, partaideen mailatara egokitzeko, eta beraiek arduratuko dira begiraleak aukeratzeaz eta prestatzeaz, kanpamenduan aritu izan diren pertsonen artean.
Bots Week-eko ariketen mailek aukera ematen dute beste aste batzuetan ere parte hartzeko, konplexutasun maila handiagotuz, gazteentzat erronka berria izan daitezen. Videogames Week-eri dagokionez, camp teknologikoen edizio honetan aste bakarrerako daude pentsatuta.
Camp bakoitzak 2 begirale izango ditugu. Horrez gain, camp-etako logistikaz arduratuko den idazkaritza teknikoa. Idazkaritza teknikoaz Novia Salcedo Fundazioko pertsonak arduratuko dira.

 


Hizkuntza

Taldeak mailen arabera banatuko dira, 3 gaztez osatutako taldeetan eta hizkuntzaren arabera gaztelania/euskara.
Begiraleek hizkuntza ofizialetako edozeinetan zuzendu ahal izango zaizkie.

Lan taldeekin aritzeko ingelesa ere sartzeko ari gara lanean. Maiatzaren 15ean baieztatuko dugu.

 

Lekua

BTEK eraikina, Teknologiaren Interpretazio Zentroa.  602 eraikina, Bizkaiko Teknologia Elkartegian, Zamudion.  

 


Ikus BTEK mapa handian


Garraioa

Autobus bat egongo da prezioaren barruan. Autobusaren ibilbidea erabat zehaztuko da izena emateko epea amaitzen denean (maiatzaren 15ean).

Gazteak jasotzeko puntu seguruetako bat Bilboko autobus geltokia, Termibus, izango da, goizeko 8:45etan. Horrek Donostiatik eta Gasteiztik ere camp-etara joateko aukera eskainiko du, beste autobus batzuekin loturak eginez.
Bizkaiko Teknologia Elkartegian lan egiten baduzu, erosoagoa izan daiteke zuretzat zure seme-alaba zuzenean eramatea, gure autobusak erabili gabe. Kasu horiek kontuan izanik, ikasgelak irekita eta zainduta egongo dira goizeko 08:00etatik aurrera.


Ordutegiak

Camp-en ordutegia goizeko 09:00etatik 15:30etara izango da. Ikasgelak irekita eta zainduta egongo dira goizeko 08:00etatik, euren kabuz hurbiltzen diren partaideentzat.


Bazkaria

Bazkaria Camp-en prezioaren barruan dago. Menu orekatua eta gazteentzat egokia izango da, eta camp-eko begiraleek zainduko dute.

Beherapenak eta bestelakoak

Zatoz adiskide batekin eta %10eko beherapena izango duzu, eta zure anai-arrebarekin bazatoz, beste %5eko beherapena.
Beherapenerako kodean jarri “anai-arreba”, “adiskidea” edo “anai-arreba+adiskidea". Egiaztatu egingo da.
Partaide guztiek baldintza berezietan erosi ahal izango dituzte Legoren Erroboten kitak. Ondorengo egunetan adieraziko dizuegu zein izango den beherapena, dendako prezioarekin alderatuz.
Taldeen asignazioa aurre-erregistroan izena emateko dataren araberakoa izango da, eta lehen egunean ekipoen asignazioa egingo da, informatikaren erabileraren, hizkuntzaren eta aurretik programazio eta errobot esperientziarik izatearen edo ez izatearen arabera.

Informazio eta kontsulta gehiago: videogamescamp@gmail.com
Tlfnoa:  676 540 767

 

-> joan on-line aurre izen ematera