Informazioa | Inskripzioa | Harremanetarako |
![]() ![]() ![]() |
¿Zer da "LanAldi. lanetan blai!"?
Batxilergoko 1. mailako ikasle bat profesional batekin egongo den jardunaldia da, profesionalak egiten dituen jarduera guztietan.
Horrela, ikasleei hezkuntzaren eta trebakuntzaren garrantziari buruzko ikuspegi berria ematen zaie, beraien etorkizun profesionalerako zenbait alternatiba erakutsiz, ikasleak lan munduaren aukeretan eta exijentzietan sartzen dira, XXI. mendeko profesional gisa behar duten trebakuntzarako prestatuz
Helburuak:
- Ikasleei hezkuntzaren eta trebakuntzaren garrantziari buruzko ikuspegi berria ematea.
- Gaitasunak garatzea.
- Hezkuntza munduaren eta mundu profesionalaren arteko tarteak moztea
Eskakizunak:
Ikasle batentzat esanguratsuak eta pizgarriak izan daitezkeen jarduerak izango dituen lan jardunaldia prestatzea. Sektorearen joerak eta eskatzen diren gaitasun profesionalak aztertzea.
Profesionala izango da gaztearen janariaren arduraduna jardunaldi horretan.
Beste departamentu batzuk ere bisita daitezkeen arren, EZ da bisita gidatua..
Ikusi Profesionalaren eskuliburua.
Datak:
Aurre-matrikula urte osoan egongo da zabalik.
Bi edizioetan, Maiatzean eta Azaroan. Lehen edizioan ikasle ostatuan, 12 eta maiatzaren 31 bitartean egingo da.
Bestelakoak:
Ikasle guztiek aseguru bat izango dute egun horretarako, Novia Salcedo Fundazioaren kontura.
Novia Salcedo Fundazioak tailer bat antolatuko du profesionalekin egon daitezkeen zalantzak konpontzeko, jardunaldiaren aurretik (Urrian).
Tailerra borondatezkoa da, eta ez da beharrezkoa izango bertara joatea programan parte hartu ahal izateko.
Gazte bat hartuz parte hartu nahi baduzu, bete ezazu inskripzioa
.
Nork antolatzen du?
Novia Salcedo Fundazioaren egitasmoa da. Irabazi asmorik gabeko erakunde horren xedea gazteei lan munduan sartzeko prozesuan laguntza eskaintzea da.
Novia Salcedo Fundazioari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu helbide honetan: www.noviasalcedo.es
Antolatzailea: