Gazte enplegua klima-aldaketan eta energia-trantsizioa tokiko administrazioan

Administrazio Publikoetako Lehen Esperientziak programaren esparruan, Novia Salcedo Fundazioak, IHOBE – Ingurumen Jarduketarako Euskal Sozietateak eta EEE – Energiaren Euskal Erakundeak prestakuntza-programa bat jarri dugu abian klima-aldaketan eta energia-trantsizioan, bi helbururekin: gazteak gaitzea eta euskal udalerriei energia-trantsizioari eta -aldaketari lotutako erronkei aurre egiten laguntzea.

Helburuak:

  • Tokiko administrazioei klima- eta energia-planak garatzen laguntzea, beren behar zehatzetara egokituta, beren jarduera-eremuetan ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko, gazte horiek finantzatuta kontratatuz.
  • Tokiko administrazioan hasi berriak diren talentu gazteei trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren arloko prestakuntza eskaintzea.

Norentzat:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak.
  • Udalerrien mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko kuadrillak. toki garapeneko agentziak eta udalez gaindiko beste entitate publiko batzuk.
  • Euskal Foru Aldundiak.
  • Aurreko entitateei lotutako edo haien mendeko erakunde publikoak.

Eskaerak egiteko epea: 2022ko ekainaren 15a
Lan kontratuaren hasiera eta prestakuntza espezializatua: 2022ko urriaren 1a
Gazte enpleguaren oinarriak 

Parte hartzeko interesaren formularioa

Novia Salcedo Fundazioak Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan dihardu kontrataziorako laguntza hauen onuradun izan daitezkeen lanpostuak eta proiektuak identifikatzen

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.